Euskal Herriko Itzulia

Euskal Herriko Itzuliko bi etapa Aian izango dira

Karkara 2015ko mar. 18a, 07:45

Aiako eta Euskal Herriko Itzuliko ordezkariak bildu ziren atzo, maiatzaren 17an, kontratua sinatzeko.

Txirrindulari zaleek apirilean dute zita, Aian. Euskal Herriko Itzuliaren azken bi etapak Aian izango dira: apirilaren 10ekoa Eibarren hasi eta Aian amaituko da, eta, apirilaren 11koa Aian hasi eta amaituko den erlojupekoa da.

Atzo, martxoaren 17an, kontratua sinatu zuten Aiako kultur etxean. Fernando Ortiz de Guinea –Orioko Kirol Antolakuntzak–, Igor Iturain –Aiako alkatea– eta Enrique Erentxun –Itzuliko zuzendaria– bildu ziren batzar aretoan ekitaldirako.

Behin dokumentuak sinatuta, ziurtatu daiteke aurtengo Euskal Herriko Itzulia Aian izango dela bi egunez, apirilaren 10ean eta 11ean.